XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Logiko da, hasieran eskomunio global bat dagoenean, azterketa baten ordez.

Aztertu, nazionalismoa zer den edo zeri esaten zaion, aztertuz gero, oso zaila gertatzen bait da kondena hain absolutorik....

.

Ezker kontserbadore bati gertatzen zaiona, da, nazio arazoa tabu bezala duela.

Trapu gorriarekin zezenak bezala erreazionatzen duela nazio arazoaren aurrean, segituan itsu-itsu atakatuaz.

Aldez aurretik postura arras negatiboa dauka gai horri buruz, beldur dio, despreziatu egiten du (jeneralean, Europako ezkertiar eta progresista guztiak a priori nazio arazoari buruz postura negatibo batetan daude, zer eta nolako nazio arazorik den pentsatu beharrik ere gabe) eta ez dakiela betiko leloak errepikatzen besterik, ez delako molestatzen arazoa gertuagotik piska bat aztertzen eta ez bere segurantzia hauzitan jartzen ere.

Tradizio baten eta ezkertiarraren irudi obligatu baten segurantzia kolektiboetatik bizi da.

Ez du egiten XIXgn mendeko sententzia topikoak kontserbatu eta seinorialki defendatu besterik.

Ez du onartzen distingorik eta ez berezkuntzarik....

Eta ez dago, intelektualki jokatu nahi bada, borroka zailagorik, higuinez eta sentimentuz kargaturiko topikoen kontrakoa baino, higuinok eta sentimentuok intelektualitate itxuraz disimulatzea konsegitu denean batez ere.

Praksian, Fuerza Nuevakoen nazionalismoak, edo ezkertiar askoren antinazionalismoak, XIXgn mendeko dogma batzuen irrazionalismo berbera dauka oinarrian.

Txanponaren bi aldeak dira.